top of page
Abenduak 20 larunbata,
16:45

MUSEO MARÍTIMO

SAIO OFIZIALA (+6)

-Laburmetraien proiekzioa
-Gomendatutako adina: 6 urtetik gora
-Iraupena: 60´30"

01 With each passing day.jpg
Animazioa

10’ 55” PORTUGAL, Elkarrizketarik gabe

Emanuel Nevado

D. Piedade Portugalgo herri txiki menditsuan bizi den txakur zaharra da. Bakardadean eta oroitzapenez beteta egon arren, lagunekin tea hartzeko elkartzearen errutinak definitzen du.

02- sailboat.jpg
Animazioa

7’ 56” ESPAINIA, Azp.: Euskera

Lucía Aimara Borjas

Injak, zortzi urteko neskatoak, eskola-jazarpena jasaten du bere lagunarengandik. Ondorioz, triste itzultzen da etxera euri-jasa batean, baina abentura sinestezin bat du zain bidean.

05.jpg
Animazioa

5’ 52” IRAN, Elkarrizketarik gabe

Mahdi Barqzadegan

Kometa batek ez du hegan garai egiten haize bortitzaren beldurrez. Ekaitzak haria urratu eta zerurantz eraman duenean, min hartu arren bizitza bakartia alde batera uzteak merezi duela konturatzen da.

9-frame1_¡Shish, Shish!.jpg
Fikzioa

12’ 15” ESPAINIA, Gaztelaniaz

Leyre Cazalla

Uxue, esplotatzen aritu ostean, etxera doa altxor batekin. Basoan galtzen da ordea ustekabean, atzetik norbait duela ohartzean. Ahizpari gertatutakoa kontatzean, istorioa oztopatu eta lausotzen dio.

02 Kapitan .png
Animazioa

9’ 41” ESPAINIA / ERRUSIA, Elkarrizketarik gabe

Andrei Simkin

Kapitain bat ametsetako lekuaren bila dabil: itsasargi laranja eder bat. Egun batean, faroaren argia sartzen zaio ganbaran, eta aurrera jarraitu ala betiko bizitzan jarraitu erabaki beharko du.

Photo 2 Scene_4_Shot_6_Still.jpg
Animazioa

4’ 11” HEGO-AFRIKA- Elkarrizketarik gabe

Siviwe Mavikela

Buck untxiak azenario-pastel bat prestatu dio neska-lagunari. Egonezinik, sua hauspotzen arituko da. Hondamendi baten ostean, pastel inperfektua apaindu eta pazientziaren garrantziaz hausnartu du.

01 Memento Vitae .jpg
Animazioa

5’ 44” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe

Lola Leviez-Deblauwe, Anaïs Lecocq, Quitterie Quipourt, Basile Galiegue, Mathilde Maigre, Paul-Louis Couton

Halloween gauean, mozorrotutako hiru haurrek bihurrikeria basatia egin dute hirian zehar gozokiak eskatuz, tren mamu misteriotsu batek oroitzapen tragiko batekin aurrez aurre jarri dituen arte.

01 Leapt Niches.png
Animazioa

3´56´´ HEGO-AFRIKA- Elkarrizketarik gabe

Dominique Spies

Allie, sei urteko umezurtza, esplorazioko itsaspekora eman du aitonak. Bulegora sartu eta aitonaren bildumarekin izutzean, itsasoko txoko ederrak erakutsiz alaitzen du Allie, harreman goxoa eraikiz.

  • Facebook - Círculo Negro
  • Instagram - Negro Círculo

© 2025 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.

bottom of page