top of page

ZINEMA ETA HEZKUNTZA

Zinemaldiak betetzen dituen funtzioetako bat ikus-entzunezko alfabetatzeari eta zinema heziketari laguntzea da.

Betebehar hau betetzeko asmoz, zinemaldiak ezaugarri interesgarriak biltzen dituzten filmetako sail bat aukeratzen du. Aukeratutako filmek Begira Elkarteak antolatzen dituen zinema-programetan parte hartzen duten talden eskura hartzen dira.

01 One Way Cycle.jpg
Animazioa

10' 48" PORTUGAL/ESPAINIA, Gaztelania

Alicia Núñez Puerto

1929an, Asturiasetik Habanara emigratu zuen Adelak, ahizpa bigarrenari segika eta obulutegietako min handia eragiten zion hotzetik ihesi.

01 COURAGE.jpg
Animazioa

5' 21" FRANTZIA, Frantsesa

Margot Jacquet, Nathan Baudry, Marion Choudin, Jeanne Desplanques, Lise Delcroix, Salomé Cognon

Anna, atleta olinpikoa, lasterketan atzean geratu da. Huts ez egiteko zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta gehiago agortzen da. Lehiaketa bertan behera uztearen kritika zamari aurre egin behar dio.

02 NVSH.jpg
Fikzioa

19' 59" ESPAINIA, Katalana

Joan Pauls

Guille, 10 urteko mutikoa, ospitalera doa minbiziarekin. Pelutxezko panpina eta egunkari sekretu bat aurkitu ditu. Abrilenak direla konturatu da, bere gelan lehenago zegoen neskatoarenak. Zer gertatu zitzaion?

02 ELMVR.png
Animazioa

8' 43" ESPAÑA, Gaztelania

Victor Palacios

Tomás, Rafa eta Mónica norabide gabe dabiltzan gazteak dira, behin behineko lanaldiekin eta zorian fidatuz. Egun batean, gela berrian giltzapetuta utzi dute Rafa nahi gabe, dei garrantzitsu baten zain dagoela.

02 D.S al Coda.jpg
Animazioa

8' 18" FRANTZIA,  Frantsesa

Maxime Wattrelos, Jérémy Trochet, Louis Cocquet, François Mainguet, Emma Feret, Rachel Cuvilliez, Florian Lecocq

Gor gelditzeko beldurrak akabatuta, Yannek inguruko soinuak marraztu eta memorian hartu ditu.

02 Murex.jpg
Animazioa

6' 46" ERRUSIA, Elkarrizketarik gabe

Marianna Grigorova

Giza drama, maitasuna eta galera ditu hizpide istorio honek. Zenbat aldiz ez ote da pertsona bat patuak dakarkiona salbatzeko gai? Ray Bradburyren lanean oinarritutako filma.

02 - The Wall.jpeg
Fikzioa

10' 02" ALEMANIA, Alemana

Alissa Jung

Lukasek, 6 urteko mutilak, basora ihes egin du. Berlin harresituta dago, harrapatuta daude! Anaia Alemaniaren banaketa azaltzen saiatzen denean, Lukasek ekialdea dela harresitua eta Berlin askatuko duela dio.

01 17 Oclock.jpg
Animazioa

9' 59" MACEDONIA, Macedonio

Flaka Kokolli

Familia batek bonbardaketako egunerokoa bizi du 2001eko gatazka armatuan. Guraso hauek dilema etengabeari egin behar diote aurre: seme-alabak etxean babestu edo, jolasten utzi haurtzarorako aukera emanez.

1 - Mads Bonde.tiff
Animazioa

8' 13" DANIMARKA, Danes

Mads Theodor Bonde & Maria-May Backhaus Brown

Neskatila batek aita estresatuaren arreta erakarri nahi du etsi-etsian. Etxea itoginak izaten hasten denean tentsioa areagotu egiten da.

  • Facebook - Círculo Negro
  • Instagram - Negro Círculo

© 2025 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.

bottom of page