top of page

ZINETXIKI ZINEMALDIA 2022

Film laburren nazioarteko lehiaketarako deialdia

 

PARTE-HARTZE OINARRIAK

 

1. Antolakuntza

 

Zinetxiki – Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren zazpigarren edizioa 2022ko abenduaren 17tik 31rarte jazoko da Bilbon eta Euskadiko beste hainbat herritan, Begira kultura-elkarteak antolatuta.

 

Zinetxiki Zinemaldiak nazioarteko mailan kalitate handiko ikus-entzunezko edukiak familia-publikoari hurbiltzea du helburutzat. Kategoria lehiakor desberdinetan aukeratutako lanen proiekzioaren bitartez, zinemaldiak ikus-entzunezko heziketa bultzatzea eta audientzia berrien sorrera lantzea nahi du.

2. Zer lan-mota aurkeztu ahal dira?

 

2020ko urtarrilaren 1aren ondoren produzitutako fikziozko, animaziozko, dokumental eta zinema, telebista edo beste ikus-entzunezko edozein hedatze-plataformetarako sortutako lan esperimental guztiak.

 

Aurkeztutako lanen edukia haurrei eta gazteei zuzenduta egon behar da, edo lanek haur eta gazte protagonista gisa izan behar dute.

 

Beste zinema-jaialdi batzuetan garaile izan den edo erakutsi den edozein film labur eta luze aurkeztu daitezke.

 

Sail ofizialean parte hartzeko, lanek 2022ko ekainaren 7a baino lehen izena eman beharko dute hurrengo kategorietako batean:

 

  • Haurrentzako film laburrak - 2 urtetik aurrera (12 minututaraino)

  • Haurrentzako film laburrak - 5 urtetik aurrera (12 minututaraino)

  • Haurrentzako film laburrak - 7 urtetik aurrera (12 minututaraino)

  • Zinema eskolen ikasleen film laburrak (15 minututaraino)

  • Adin mugarik gabeko egile berrien film laburrak (15 minututaraino)

  • Telebista-edukiak dituzten film laburrak: telesailak eta telebistan edo telebista-plataformetan hedatzeko edozein formatu. (15 minututaraino)

3. Ezaugarri teknikoak

 

Zinetxiki Zinemaldiaren hizkuntz ofizialak euskara, gaztelania eta ingelesa dira.

a) Hautatze-prozesua

 

Lehiaketara aurkeztutako hautagaitzek, filmak ikusi ahal izateko web helbide bat (URL) adierazi beharko dute izen-emate orrian. URL esteka pribatua izan behar da eta pasahitza batez babestuta egon beharko litzateke. Esteka 2022ko urriaren 31ra arte erabilgarri egon behar da. 

 

Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez ez dauden filmentzat, .srt edo antzeko formatuan euskarazko, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluak aitxikitu beharko dira.

 

Zinemaldiaren antolatzaileek euskararen edo gaztelaniaren desberdinak diren hizkuntzen film laburrak bikoztea edo azpitituluak jartzea balioetsiko dute. Horregatik, audio-artxiboak, azpitituluak eta elkarrizketak dagozkien denbora kode egokiekin ingelesez edo gazteleraz ematea beharrezkoa izango da.

 

Elkarrizketak euskararen, gaztelaniaren edo ingelesaren desberdina den hizkuntzan dituzten film luzeen kasuan, aipaturiko elkarrizketak aldez aurretik ingelesera itzulita bidali behar izango dira.

 

b) Sail ofizialaren proiekzioa

 

Izen-ematearen arduraduna den pertsonak (errealizadore, ekoizle edo banatzaile) lanaren kopia bat 2022ko uztailaren 29a baino lehen emateko konpromisoa hartuko du.

 

Film laburrak .mp4 edo .mkv formatuan eman behar izango dira 1900 x 1080p gutxieneko bereizmenarekin. Ahal izanez gero, lanak era digitalean emango dira, Wetransfer, FTP edo Dropbox tresnak erabiliz; Film Freeway, Festhome edo Click for Festivals plataformen bidez; edo zinemaldiaren web gunean sartuz.

4. Epaimahaia eta sariak

 

Zinetxiki Zinemaldiaren epaimahaia sektore zinematografikoko ibilbide luzeko eta esperientzia ezberdinetako profesionalek osatuko dute. Epaimahaia 2022ko irailan iragarriko da Zinetxiki Zinemaldiaren webgunean.

 

Jasotako lanen balioespenerako, epaimahaiak kontuan hartuko du: alde teknikoa, argazkigintza edo animaziozko teknika besteak beste; eta gidoiaren gaia, eduki pluralei eta balioetako heziketari lehentasuna emanez.

 

Lan irabazleen arduradunek emaitzaren berri helbide elektronikoan jasoko dute. Sariak publikoki iragarriko dira Zinetxiki Zinemaldiaren ospatuko den egunetan.

 

Emandako sariek kalitate handieneko ikus-entzunezko lanen eta familia-publikoarentzako eduki hoberen nazioarteko ezagutza helburu izango dute, zinemaldiak lanaren sustapenari lagunduz. Halaber, egileak lana zabaltzeari laguntzeko asmoz, sariek ere ekarpen ekonomikoa sartuko dute.

 

Sari ofizialak honako hauek dira:

 

Film laburrak

  • Epaimahaiaren saria film labur onenari - 2 urtetik aurrera

  • Epaimahaiaren saria film labur onenari - 5 urtetik aurrera

  • Epaimahaiaren saria film labur onenari - 7 urtetik aurrera

  • Epaimahaiaren saria lehenengo lana eta zinema eskolen ikasleen film labur onenari

  • Epaimahaiaren saria egile berrien film labur onenari

  • Epaimahaiaren saria telebesta-eduki onenari

 

Kategoria hauetako ekarpen ekonomikoa 400€-koa da.

5. Baldintza orokorrak

 

Izen-ematearen arduradunak lanaren egiletza edo aurkeztutako lanaren gaineko eskubideak dituela ziurtatu beharko du.

 

Pertsona edo entitate batek hainbat film aurkez ditzake zinemaldira, baina ezin da film berbera hainbat kategoria desberdinetara aurkeztu.

 

Filma aurkeztutakoan Zinetxiki Zinemaldiari baimena ematen zaio laneko klipak erabiltzeko zinemaldia sustatzeko helburuarekin.

 

Parte-hartzaileek lanaren eskubideak aldi baterako uzten dituzte bere erakusketarako Zinetxiki Zinemaldia proiektuaren hainbat formatu eta sailetan (Zineskola, Zinelab eta Zinegazte).

 

Zinetxiki Zinemaldiaren sariren bat lortzekotan, saritutako lanek hasieran/bukaeran aipaturiko sariren idatzizko erreferentzia sartuko dute zinema-areto komertzialetan edo ikus-entzunezko lehiaketetan bere erakusketarako egindako kopia guztietan, baita informaziorako material guztietan ere. Aipaturiko erreferentzia joango da, aldatu gabe, antolatzaileek emandako Zinetxiki Zinemaldiaren irudi korporatiborekin (logotipo eta izena). Halaber, saria lanaren arduradunak erabilitako sare sozialetako plataformen zehar iragarriko da #zinetxiki21 hashtag-a erabiliz eta @BegiraElkartea gune ofiziala aipatuz.

6. Datak eta epeak

 

  • 2022ko ekainak 7 - Filmak aurktezteko epemuga.

  • 2022ko ekainak 22 - Aukeratze ofizialaren jakinarazpenerako epemuga.

  • 2022ko ekainak 29 - Lan bat lehiaketa uzteko epemuga.

  • 2022ko uztailak 29 - Botatzeko kopia emateko epemuga.

  • 2022ko abenduaren 17tik 31ra - Zinetxiki Zinemaldiaren Ospakizuna.

bottom of page