top of page
Abenduak 21 larunbata,
17:30

Salón Indautxu

ROBOT DREAMS

Zuzendaria: Pablo Berger

Iraupena: 103 min.

Pablo Berger zinemagile bilbotarrak zuzendutako filma. Sara Varonen lan grafikoan oinarrituta dago. XX. mendeko laurogeiko hamarkadan New Yorken elkarrekin bizi diren txakur baten eta robot baten arteko adiskidetasun banaezinari buruzkoa da.

 

Robot Dreams Cannesko Zinemaldiaren 76. edizioan estreinatu zen, Emanaldi Berezien saioan. Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldian, Contrechamp sailean film onenaren saria jaso zuen. Oscar sarietarako izendatuta dagoen filmak, besteak beste, EFA Europako Zinema Akademiaren animaziozko film onenaren saria irabazi du, baita animaziozko film onenaren Goya 2024 saria ere.

robot-dreams.jpg
bottom of page