top of page

EPAIMAHAIA:

Gorka Lopez.jpeg

GORKA LOPEZ

Zinema tresna hezitzailea delako kontzientziarekin, Ikus-entzuneko ikasketak (Ikus-entzunezko Gradua, Zine Zuzendaritzako Masterra) konbinatzen ditu formakuntza pedagogikoarekin (Irakaskuntzan gaitzeko Masterra).

Egun, Izaera Sozialeko Ikus-entzunezko formatzaile gisa egiten du lan KCD ONGDn, baita produkzio arduradun gisa ere Festival Internacional de Cine Invisible edo "Entre Cineastas" emakumeek errealizatutako Caravana de Cine bezalako ekintzetan.

Gainera, proiektu zinematografikoetan Produkzio-buru edo Zuzendaritza Laguntzaile gisa parte-hartzearekin uztartzen du bere lanbidea.

0.1. Lore-Foto (1) jpeg.jpg

LORE ETXEBARRIA

Pedagogian graduduna. 2021etik 2022ra Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa burutu nuen EHUn eta pasaden urtean, “Human Rights Intership Programme 2024” Giza Eskubideen inguruko formakuntzan parte hartu nuen Ginebran, UN Etxearen eskutik. Sexuen Hezkuntzarekiko, Garapenerako Lankidetzarekiko zein Genero kontuekiko interes handia daukat, ikastaro asko gauzatu ditudalarik gai hauetan.

2021etik Ikertze Kultur Elkartean dihardut lanean hezkuntza material zein jarduera didaktikoak diseinatzen eta aniztasunarekin, hezkidetzarekin zein giza eskubideekin lotura duten proiektu eta programak haur, nerabe eta helduekin burutzen.

Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurreko lan taldeko kidea naiz duela lau ediziotik eta Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian parte hartu nuen epaimahai kide gisa iazko edizioan. 

Retrato Peque Varela ©️Maider Jiménez_01.jpg

PEQUE VARELA

Zuzendari, animatzaile eta artista bisual galiziarra da. Bere ibilbidea zinema eta animazioan formatuz hasi zen, Westminsterreko Unibertsitatean eta Erresuma Batuko National Film and Television School (NFTS) prestigiotsuan. Bere "1977" laburmetraiak, izaera autobiografiko eta sentiberatasun poetikodunak, nazioarteko hamabost saritik gora lortu zituen eta Sundace, Stuttgart, Clermont-Ferrand eta London Film Festival bezalako jaialdi eredugarrietan hautatua.
Bere lana bereizgarri egiten du estetika intimo eta experimentalak, non narratiba pertsonalak, animazio tradizionala eta explorazio bisual garaikideak aurkitzen diren. Urteetan zehar, disziplina anitzeko ikuspuntu bat garatu du, proiektu eszenikoetan, musikaletan eta ikusentzunezkoetan kolaboratzera iritsiz. 
Arte eszenikoen alorrean, bisualak eta eduki animatuak sortu ditu zuzeneko musika, dantza eta teknologia uztartzen dituen ikuskizunetarako, esaterako Osmose (2022); Mercedes Peónen pieza bat Varelaren ardurapeko zuzendaritza bisualarekin, non gorputzak, irudiak eta soinuak denbora errealean batzen dituen. Björken Cornucopia (2019) ikuskizunean ere talde bisualean parte hartu du, editore bisual gisa ekarpena egin zuen proiekzioen eta multimedia narratiboen bateratzean. 
Bere obrak, disziplinartean eta formatu artean hedatzen dirau, irudi animatuak dialogoan eszeniko, soinuzko eta autobiografikoan dituen aukera espresiboak behatuz.

  • Facebook - Círculo Negro
  • Instagram - Negro Círculo

© 2025 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.

bottom of page